Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
ABBE DUNATE

Otto-ri

17 Août 2015 , Rédigé par ABBE DUNATE

Argitxu eta Ximun, bere ilobek idatzi eta ehorzketa mezan irakurri testoa :

Otto apeza, Otto benadin, ottomobile...

Otto bizia, ernea, eta baliosa.

Familiako zutabea,

Gure artean maiz agertzen den irri zabala

Gure artetik fite eskapatzen dena.

Nork daki nor edo zerren gana.

Zuretzat desberdintasunik ez da,

Gizaki bakotxa zure aneia baita.

Eta zer ote da guretzat aneia ?

Baizik eta mugagabeko barkamendu, sustengu eta amodioa merexi duena.

Hori izan da, otto, deneri egin duzun eskaintza.

Fede sakon batez pizturik, eraman ditutzu hainbat hizketa.

Bainan hitzek ez baitute deus balio ekintzarik ez bada,

Biak beti bateratzea duzu hautatu, eta alabainan lortu.

Olerki hunen bidez jakin ezazu otto,

Guretzat duzun balio haundia.

Eta hain estimatzen duzun bezala,

Familiako kantari eta musikariek,

Segituko dugula pozik gure bazkarien alaitzen,

Txalo ukaldi batez « Biba ! » airos batekin zenion bezala,

Musika gauza ederra baita.

Ziren eta izan zirena-rentzat eskerrak,

Ez adiorik otto !

Partager cet article

Repost0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article