Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
ABBE DUNATE

Egun handienetan dugu Eguberri

13 Janvier 2016 , Rédigé par ABBE DUNATE

Egun haundienetan dugu Eguberri

    Daukulakotz Haurño bat gutartean jarri,

    Beharrean orori ezagut-arazi

    Nola zaukun Jainkoa eman munduari.

 

 

    Apaltasun osoan dagon Haurño hori

    Jainko Boteretsua dugu egiazki,

    Maitasunez emana beharrez ekarri

    Bizirako argia hari daudeneri.

 

 

    Zabal-ozu etxea dezazun ikusi

    Familientzat dela maitasun izerdi,

    Urustasun iturri, batasun lokarri,

    Leialtasun guzien zimendu segurki.

 

 

    Gurekin bat eginez, eta gu iduri,

    Bere ganatzen gaitu nahiz hel-arazi

    Harekin izaiterat denen zerbitzari,

    Bake-ta zuzentasun finkatzaile haundi.

 

 

    Izan ahal ditake harekilan bizi

    Erran ditueneri izanez jarraiki,

    Hura hartuz bizian gogoen hazkurri,

            Egun guzietako urratsen gidari.

Abbé Dunate

Egun handienetan dugu Eguberri

Partager cet article

Repost0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article