Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
ABBE DUNATE

Haur bat baitzauku sortu

27 Janvier 2016 , Rédigé par ABBE DUNATE

Haur bat baitzauku sortu Izar bat da piztu !

Nork ote du nahiko bihotz barneratu ?

Horren ganik badira bideak argitu

Arrangurarik gabe ditake gelditu.

 

Izar horrek berekin bakeratzen gaitu

Maitasunaren ganik delakoan sortu.

Hortan izan delarik bizia finkatu

Egun oroz ditake kantuz biziratu.

 

Sortu zaukun Haur hori Jainko Hitza dugu.

Horren ganik dukegu Aita ezagutu,

Izan gaiten guziak  biziaz jabetu:

Hori dauku Izarrak nahi argiratu.

 

Sortu zaukun Haur hortan dei bat zauku heldu,

Horrek egin bezala gaiten zinez lotu

Aitak galdeginari, zinez eta zalu:

Hori dauku Izarrak nahi argiratu.

 

Sortu zaukun Haur horri esker eman zauku

Jakitea segurki zinez nor giren gu,

Jainko haur nortasunaz girenak jabetu:

Hori ere Izarrak dauku argiratu.

 

Sortu zaukun Haur hori zauku lurreratu

Zuzentasun biderat gu nahiz altxatu

Ukan dohain guziak ditzagun ordaindu:

Hori ere Izarrak dauku argiratu.

 

Jesus sortzean Aitak denak eman dauzku.

Gure ahulezia duelakotz hartu

Gure bizia dauku segurrean sartu:

Nork ote du nahiko hori ezagutu ?

 

Jesus sortzean Aitak denak eman dauzku:

Nork ote du nahiko hori estimatu,

Goresmenak kantatu, eskerrak bihurtu,

Jainkoarekin zinez batasuneratu ?

 

Beñadin Dunate Apeza

Haur bat baitzauku sortu

Partager cet article

Repost0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article