Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
ABBE DUNATE

Huna urte berria

18 Janvier 2016 , Rédigé par ABBE DUNATE

   Huna urte berria, bide baten pare,

    Hartu behar duguna xuxen jakin gabe

    Zeri buruz gaituen eremaiten ote,

    Urus hortaratzea oraino halere.

 

 

    Bihotzean izanez azkar eta erne

    Heldu denari buru egin baititake,

    Jaunak eman dezala orori bertute:

    Dituztan agiantzak denak hortan daude.

 

 

    Hari egin galdeak galduak ez daude,

    Giren bezalakoak zinez gaitu maite:

    Egun oroz gurekin dago bidez-bide,

    Segurrean egina leial laguntzaile.

 

 

    Gurekin dagonari otoitzean gaude,

    Hura dugulakoan biziaren jabe:

    Eman diezagula argi eta bake

    Izaiteko orotan ongiaren alde.

 

 

    Izan dadin guretzat egin begirale

    Eman nahi diogu maitasunez fede:

    Harekin dabiltzanak hautsi ez ditazke,

    Laguntza haundienak segur baitauzkate.

Beñadin Dunate Apeza

Huna urte berria

Partager cet article

Repost0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article