Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
ABBE DUNATE

Urte bat joan zauku

4 Janvier 2016 , Rédigé par ABBE DUNATE

Urte bat juan zauku, zalu iragana!

Juana juan, bego han, iragan bezala !

Egon behar dea dena arrangura ?

Sor ditake berdin nunbeit bihotz mina.

Bakotxak orduan karkula dezala

Nola berriz molda makur izan dena.

 

Har ere dadila jin den zoriona.

Kausitu edo ez, hori da denena !

Bainan nork ez daki beharrena dela

Ukaitea zinez borondate ona

Bizian hazteko beti ongi dena,

Maitatuz Egia -ta Leialtasuna.

 

Iragan egunak denak hor baitira,

Nola ez aipatu esker hoberena

Egin zaukunari bideko Laguna,

Dugularik egin galdegin daukuna,

Otoitzean bilduz bihotz fededuna,

Beti harekin bat egin gaituena.

 

Benedikatua izan bedi Jauna

Delakotz orotan gurekin egona,

Bide guzietan guretzat Artzaina

Deneri ukanez Bizia emana.

Hari dut zuentzat egun galdegina

Gorputz-arimetan osasun dohaina.

 

Otoiztu nahi dut heldu zaukun Haurra,

Eta berdin ere Mari, Haren Ama,

Denek gure baitan dezagun ukana

Sinesteak hazten duen nortasuna

Gutan izan dadin argian dagona

Bataioan bildu baliostasuna.

Dunate apeza

Urte bat joan zauku

Partager cet article

Repost0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article