Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
ABBE DUNATE

Urte bat ona

31 Janvier 2016 , Rédigé par ABBE DUNATE

"Urte bat ona" hemen dautzuet deneri,

Nere familiako –ta adixkideri,

Ezin ahantzizkoak zaituztateneri,

Nitan zireztelakotz izan barna jarri.

 

Sortu zaukun Haurñoa hartuz aitzindari,

Jarraikiak izanez piztu Izarrari,

Lotu izan ditake bideko sailari

Nehun ikusi gabe zerbeit lotsagarri.

 

Sortu Haur hori baita zorion iturri,

Nor nahi izan gaiten, haundi ala ttipi,

Ez dezagun sekulan bazterrean utzi,

Haren maitatzeari izanez atxiki.

 

Goazen beldurrik gabe biharamunari,

Haurra eta Izarra gurekin gidari,

Horieri leialki izanez jarraiki

Bizian ez ditake gaizkirat erori.

 

Goazen beldurrik gabe jinen zaukunari,

Fede-ta Esperantzan lotuak azkarki

Biziaren iturri dugun Haurño horri,

Zinez guhauren baitan bizi dagonari.

 

Beñadin Dunate Apeza

Urte bat ona

Partager cet article

Repost0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article