Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
ABBE DUNATE

Urte Berri On

24 Janvier 2016 , Rédigé par ABBE DUNATE

Urte berri bat zauku eman guzieri,

Zaukulakotz Jainkoa Maitasun ageri:

Eman diezagula, berdin guzieri,

Leialtasun, zorion, eta osagarri.

 

Hortaratzeko zauku gu ganat etorri,

Gure aldean jarri, egin gu iduri,

Beldur gabe ginezan beha biziari,

Haren baitarik bilduz indar eta argi.

 

“Beldurtzerik ez ukan, dauku erran nahi :

Hor nauzue orotan, hor beti gidari,

Jarraik zaizte bakarrik nere erraneri,

Izanen zaizte hola sano erabili”.

 

“Denbora gaixtoetan etzaiztela izi,

Ukanen baitzaituztet lanjerretik jali:

Gertakari orotan zuekin nago ni,

Etzaizten hondatzerat sekulan erori”.

 

“Arranguratu gabe lotu bideari:

Nerekin erabiliz, ni hartuz hazkurri,

Zuhurtzia iturri, bihotz altxagarri,

Segur juanen zirezte kantuz biziari”.

 

“Maitasun emazue batzuek bertzeri,

Anaitasunez egin ongia elgarri”:

Hori dauku Jainkoak galdegin deneri

Urteak ukaiteko iragan airoski.

 

Beñadin Dunate Apeza

Urte Berri On

Partager cet article

Repost0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article