Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
ABBE DUNATE

Zorionak Eguberriz

10 Janvier 2016 , Rédigé par ABBE DUNATE

Erran dauku Izarrak jin dela Eguna

Bisitaz heldu zaukun Jainko Jaunarena.

Eguberri Gauean sortua zaukuna

Jainko Jauna bera da deneri emana.

 

Erran dauku Izarrak jin dela Eguna

Argitzaile heldu den jainko Jaunarena.

Eguberriz sortuak bihotzen ilhuna

Ezeztatzen ahal du lur guzian barna.

 

Erran dauku Izarrak jin dela Eguna

Laguntzaile heldu den Jainko Jaunarena.

Horren baitan badugu denek Artzain Ona

Dadin gure bizia zuzen eremana.

 

Erran dauku Izarrak jin dela Eguna

Deitzerat heldu zaukun Jainko Jaunarena.

Munduari diona delarik entzuna

Leialtasuna doa bizian aintzina.

 

Erran dauku Izarrak jin dela Eguna

Denen biltzaile dugun Jainko Jaunarena.

Nunbeit nahi delarik egin dezan lana

Izanen da finkatu zinez batasuna.

 

Erran dauku Izarrak jin dela Eguna

Gutarterat jina den Jainko Jaunarena.

Maitasunez egin da gurekin berdina,

Guzieri eskainiz duen Nortasuna.

 

Erran dauku Izarrak jin dela Eguna,

Eguberri deitzen den Jaunaren Eguna.

 

Abbé Dunate

Zorionak Eguberriz

Partager cet article

Repost0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article